Lehiaketa bukatu eta DEBAJAZZa abian
Debajazz jaialdiak bigarren urtea bete du aurten berritasun batekin: Talde Berrien I. Lehiaketa. Bertara apuntatzeko epea bukatua, 16 taldek eman zuten izena. Maila onekoak eta formazio bariatuak dira parte hartu dutenak, Euskal Herritik eta kanpotik.
Hauek izan ziren zuzenean aritu ziren taldeak:
EL EJE QUINTET (Musikene-Donostia)
Carlos Bernal (gitarra), Jose Gallardo (saxo altoa), Ivan San Miguel (kontrabaxua), Alejandro-Satxa-Soriazu (pìanoa), Francisco Gazol (bateria)
HIGH GROOVING (Berklee-Boston)
Gabriel Riesco (gitarra), Dennis Frehse (bateria), Alex Gordeev (saxoa), Demian Gabaud (kontrabaxua), Leo Genovese (pianoa)
ZAFARI PROJECT (Madrid)
Marta Sanchez (pianoa), Julio Botti (saxoa), Francisco Lopez (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria)
KARION (BCN)
Marc Cuevas (kontrabaxua), Sergi Sirvent (pìanoa), Ramon Prats (bateria)
Azaroaren 4an jakin araziko da irabazlearen izena Bill Evansen kontzertuaren aurretik.
Bestaldetik, jaialdiaren izaera ibiltariak (egunetik egunera herri ezberdin batek egiten dio leku kontzertuari) azpimarratu egiten du musika molde hau egitarauak prestatzen dituztenek albora utzi ohi dituzten lekuetara hurbiltzeko interesa. Aurtengo egitaraua -lehiaketarekin hasita- azaroaren 4a arte luzatuko da Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Elgeta herrietan eta bertatik Carme Canela, Mikel Andueza, Miren Aranburu, Santi Ibarretxe edo Bill Evans moduko musikariak arituko dira