Pop harribitxia
Murugarrenek eman dio hasiera sailari, eta datozen hilabeteetan osatuz joango da beste musikari batzuen ekarpenekin. Astean jaso ditugu aleak RECORD STORE DAY ospakizunarekin batera. Apirilean 5 eurotan izango duzu singlea salgai, bidalketa gastuak barne. Maiatzean digitalean jarriko dugu.
Ohiko musikariez
inguratu da Murugarren bi kantuok —gehi epilogo instrumental bat— Mutrikuko AME
estudioan grabatzeko: Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Aceves (teklatuak) eta Natxo
Beltran (bateria). Horrez gain, luxuzko kolaboratzaileak izan ditu: Angel Unzuk
bouzukia jo du Marmokak eta itsas izarrak
abestian, eta Sorkun eta Nahiara Arrietak koruak egin dituzte Egun mixerableak izenekoan. Bi kantu
bakarrik izanagatik grabazioa ez da azkarra izan, patxadaz egindakoa baizik,
musikariek xehetasun guztiak zaindu egin baitituzte Murugarrenen lirikarekin bat
datozen atmosfera iradokitzaileak sortzeko bi abestietan, lehor eta iluna soul
kutsua duen Egun mixerableak kantuan,
eta malenkoniatsu eta ia onirikoa singleari izenburua ematen dion pop
harribitxian.