Los DELTONOS aurtengo Eibarko musika programazioa zabaltzen
Ia lau hamarkadatako ibilbide luzearen ondoren, ez dugu esango Los Deltonos bueltan direla, ez direlako inoiz joan; baina esan dezakegu Kantabriako banda birjaiotze moduko baten aurrean dagoela, eta horrek abiapuntu on bat behar zuela. “Mueve” bere azken diskoarekin —eta 15 dira jada— Los Deltonos taldeak erakusten digu Estatuan suertatu den rock’n’roll talde handienetako bat direla, arrakasta-zerrendek edo audientzia masiboek diotena gorabehera. Eta arma onenekin erakusten dute, abestiekin.
Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabaltzen joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta.
Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran iraultza handia eragin zuen EstatukoBluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan, eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik. Hirukote indartu eta bizia, musikari zailduak eta bikain konbinatuak, sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera.
Albisteak