LOS REYES DEL KO . Alemaniatik datorren BLUES disko beroa

13 azaroa, 2006


Marcos Coll eta Adrian Costa Santiago de Compostelan hasi ziren elkarrekin jotzen, 1992. urtean; lagun minak ziren eta bluesaren izendatzaile komunak estu lotzen zituen. Red Blues Band eta Bluerags bezalako taldeak osatu eta gero, Madrilen jarri ziren bizitzen 1999. urtean, eta Tonky Blues Band Espainiako blues talde ospetsueneko partaide bihurtu ziren. Banda horrekin blues eta jazz jaialdi ugaritan parte hartu zuten penintsula osoan barna, eta Amar Sundy, Zack Prather, Mick Taylor eta Buddy Miles bezalako artista handiei lagundu zieten. Aipatutako artista horiekin zuzenean jotzeaz gainera hainbat disko grabatu dituzte.
Bikote honetan kimika berezi eta kuttuna lortzen dute, elkarrekiko anaitasuna aurreneko akordeetan geratzen baita agerian, entzuleekin erabateko elkarketa gertatzen baita.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com