LOS REYES DEL KO : Ostiralean Elgetan
Marcos Coll eta Adrian Costa Santiago de Compostelan hasi ziren elkarrekin jotzen, 1992. urtean; lagun minak ziren eta bluesaren izendatzaile komunak estu lotzen zituen. Red Blues Band eta Bluerags bezalako taldeak osatu eta gero, Madrilen jarri ziren bizitzen 1999. urtean, eta Tonky Blues Band Espainiako blues talde ospetsueneko partaide bihurtu ziren. Banda horrekin blues eta jazz jaialdi ugaritan parte hartu zuten penintsula osoan barna, eta Amar Sundy, Zack Prather, Mick Taylor eta Buddy Miles bezalako artista handiei lagundu zieten. Aipatutako artista horiekin zuzenean jotzeaz gainera hainbat disko grabatu dituzte.
Lau urte dira Alemanian kokatu zirela, bertan grabatu zuten laugarren lana, Hot Tin Roof eta 2008ko urtarrilean, berlingo Yorkschlößchen Jazz&Blues Club mitikoan grabatuko dute taldekide germanikoekin zuzeneko diskoa