Maite Larburu grabatzen ari da
Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren
kontrako Strange Fruit
ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du. Maleta, aireportu eta
trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi. Larbururen estiloa
eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa
zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren
klarinete baxuak eta perkusio piloa (gaileta kaxak, piña-potoak, goilarak…).
Hauek Aida Torres
eta Beñat Iturriozek
astinduko dituzte
Kazetarien hitzetan, “Maite Larbururen musika konplexua eta gertukoa da,
pasionala eta abegikorra, originaltasun eta koherentziaz josia”.
Amsterdamen sortu zuen Neighbor taldearekin, Larburuk, bi lan kaleratu ditu: ura patrikan eta Hau. Herbehereetatik
Euskal Herriraino gerturatu duen bidaia du oraingoan inspirazio iturri: Maite
Larbururen lehendabiziko bakarkako lana da Hezurren azpian.
Kazetarien
hitzetan, “Maite Larbururen musika konplexua eta gertukoa da, pasionala
eta abegikorra, originaltasun eta koherentziaz josia“. Amsterdamen sortu
zuen Neighbor taldearekin, Larburuk, bi lan kaleratu ditu: ura patrikan eta Hau. Herbehereetatik
Euskal Herriraino gerturatu duen bidaia du oraingoan inspirazio iturri: Maite
Larbururen lehendabiziko bakarkako lana da Hezurren azpian.