MAL DE OJO : Topa Kalabera
Grabatzerako orduan aspaldiko musikari laguna Juanjo Otxandorena (Pepe) izan dute ondoan ekoizpen lanetan. Eta lan fina egin du eurekin. Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten udan eta Kaki Arkarazok ere berarena ekarri zuen. Horrela, rumba dago kantuetan, boleroa entzun daiteke, soinu latinoak ez dituzte alboratu… popari ere keinuren bat eginez. Azken finean iturri askotatik edan izan dute. Baina, lasai, ez dute horregatik hasitako bidetik aldendu.
Gaur egun Aitor Atxega baxua jotzaileak, Rafa Zaragueta bateria jotzaileak, Ander San Jose perkusio jotzaileak, eta Jon Mari Beasain gitarristak osatzen dute taldea Adrian Perezekin batera eta zuzenekoetan, Joseba Loinaz aritzen da teklatuetan. Eta edozein momentutan egiten dute TOPA. Pozik egon daitezke Peret eta Gato Perez Euskal Herrian dituzten kide hauekin.