MAMASITTA PRO : Emakumeen musika Bizkaiko Jazz Blues Zirkuituan
20 urria, 2008
Besteak beste Nina Simone, Nancy Sinatra eta Ella Fitzgeralden gaiek osatzen dute taldearen errepertorio zaindua. Mamassita Pro taldeak emakumeek gure garaiko herri musikaren historian izandako eraginaren aldarria egiten du, bere kezka eta gaiak azalduz.
Eskarmentu profesional handiko lau emakume musikari dira proiektu honen erantzule:
Carmen G. Diez Perkusioan eta bibrafonoan (perkusio irakaslea, Gasteiz Big Band
)
Amaia Cantero Ahotsetan (kantu irakaslea, The Boogaloos eta La Mujer Barbuda
)
Virginia De La Casa Ahotsetan (Ortophonk, La Mujer Barbuda
)
Maria José Estivariz da Silva Baxuan (musika irakaslea Londonen eta Madrilen, Locomotive, La Clave, Caipora, Muvies, Ted Owens ,The West 79th Street Jazz Funk Band
)