MAMASSITA PRO ostiralean Bergarako Espoloian
Eskarmentu profesional handiko lau emakume musikari dira proiektu honen erantzule:
Carmen G. Diez Perkusioan eta bibrafonoan (perkusio irakaslea, Gasteiz Big Band…)
Amaia Cantero Ahotsetan (kantu irakaslea, “The Boogaloos” eta “La Mujer Barbuda”…)
Virginia De La Casa Ahotsetan (Ortophonk, La Mujer Barbuda…)
Maria José Estivariz da Silva Baxuan (talde desberdinetako jaxu jotzailea )
HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK HURRENGOAK
Uztailak 17, ostirala.22:30
BILL LYERLY BLUES BAND. EEBB
Bere garaian Super Grit Cowboy taldearekin country alternatiboaren aitzindari izanik, 2000. urtean “Artista Berri Hoberena” saria irabazi zuen Estatu Batuetan. Bo Diddleyrekin eta John Lee Hookerrekin ez ezik, rock-blues moldean maisu handi direnekin ere jo izan du Bill Lyerlyk: Paul Rodgers, Gregg Allman, Leon Russell, Hank Ballard, Eric Burdon, The Fabulous Thunderbirds eta Delbert McClinton.
Uztailak 24, ostirala. 22:30
MARTA SANCHEZ TRIO. Madril
Marta Sanchezen hirukoteak Brad Mehldau, Bill Evans eta Keith Jarrett bezalako izen handiak dakarzkigu gogora, baina ez dugu horregatik zertan lotu lirismo femenino batekin. Pianojotzaileak Lunas, Soles & Elefantes konposaketa propioekin osatutako diskoa aurkeztuko du. Berarekin batera Javier Moreno kontrabaxuan eta Andres Litwin baterian arituko dira taula gainean
Urtero bezala Bergarako Udalak antolatuta jazz, blues eta musika beltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu dira uztaileko ostiraletan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doan.
Kalitatezko musika entzuteko parada.
Albisteak