MANDARIN DOTORE
20 apirila, 2004
“Mandarin dotore” izenpean aurreko gabonetan kaleratu zen lan interdisziplinarrean VIII. mendeko Tang dinastiako Txinako 30 olerki, Rafa Egigurenek zuzenean euskaratuak argitaratu ziren; poema bakoitzari Joserra Senperenak bereziki konposatu eta grabatutako beste hainbeste pianorako pieza agertzen ziren konpakto batean. Guztia Jose Luis Zumetak egindako diseinu eta maketazio berezi batekin. Margolariak, zazpi litografia berri ere gehitu zituen. Eskuz egindako 1500 aleko edizio mugatua egin zen. Azkenak gure webguneak salgai.