MARTA SANCHEZ QUARTET : Benetako jazza

22 otsaila, 2011

Marta Sánchez dugu jazza bizimodutzat hartu duen belaunaldiko kidea, aldeko eta aurkako guztiekin, poz eta miseria ororekin. Bidezidorrik gabe, diru-laguntzak lortzeko ahaleginik egin gabe, musika profil alternatiboak bila gabe: soilik jazzari emana. La Espiral amarilla, piano jotzailearen bigarren album honek berretsi egiten du haren konpromisoa, eta artistaren bilakaeran agerian uzten du estiloan egindako aldaketak. Artean Brad Mehldau eta Edward Simon bezalako piano jotzaileen kutsua nabari zaio, baina Marta Sánchezek berezko duena gero eta nabariagoa da, ondo hausnartutako esaldiez eta bat-batekoez batea, esaldi fresko eta harrigarriez betea.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com