MARTA SANCHEZ TRIO: Ilargiak, Eguzkiak & Elefanteak
Piano klasikoaren ikasketak amaitu ondoren jazz eta musika modernoan murgildu zen Mariano Díaz eta Guillermo McGuillen eskutik. Piano eskolak jaso zituen Germán Kucich, Joan Monné, Joan Diaz eta Albert Bover piano jotzaileekin, saxo eskolak Bob Sands eta Perico Sambeat. Konposizioa eta konponketak ikasi ditu Miguel Ángel Blanco eta Guillermo Kleinekin, eta New York hirian egindako egonaldi bitan eskola bereziak jaso ditu Fred Hersch, Aaron Goldberg, Bruce Barth, Joel Frahm, Sam Yahel, Michael Kanan, Aaron Parks, Grant Stewart eta Pete Malinverni bezalako maisuen eskutik.
Zafari Project taldearen fundatzailetako bat da, eta talde hau 2004ko injuve musika zirkuitua osatzeko aukeratua izan zen Espainiako lurralde osoan barrena jotzeko. Disko bat kaleratu zuen talde honekin eta sasoi batez Doris Cales abeslariaren taldeko kidea izan zen, eta harekin grabatu zuen azken lana, Songs from my heart, Quadrant zigilu katalanak argitaratua eta Bruce Barth piano jotzaileak ekoitzia. Talento Jazz Orquestako kide ere bada, eta orkestra honekin beste disko bat grabatu berri du, Lineas paralelas i.Reillyk argitaratua. Bob Sandsen big band taldearekin, Norman Hogueren laukotearekin eta Román Filiúren taldearekin jo du, Pedro Ruy Blasi lagundu dio…
Hainbat soinu-banda osatu ditu film laburretarako (besteak beste, honakootan: Ya no puede caminar, Luiso Berdejorena; El Puzzle, Belén Macíasek zuzendua, Mala Espina, zuzendari berarena), eta jatorrizko musika onenaren saria jaso du Alcalá de Henaresko, Bartzelonako Curtfiction eta Palma Mallorcako film laburren jaialdietan.
Egun bere hirukotearen buru gisa ageri da, Montjuiceko lehenengo jazz lehiaketan finalera iritsi da eta 2008ko aripilean Lunes, soles & Elefantes diskoa kaleratu du Errabal jazz zigiluarekin.