Mikel Andonegik soul, jazz, hip hop eta musika elektronikoa uztartu ditu POETIC BABIESen lehen diskoan

6 otsaila, 2010

2005 urtean., Londresen jada, 4Brothers and a Ghost abangoardiako jazz taldea sortu zuen musikari ingeles batzuk lagun zituela. Talde honekin kaleratu zuen Mikelek berak konposatutako lanekin osatutako diskoa (Errabal, 2006), eta nola Ingalaterran hala Euskal Herrian lan hau ezagutarazteko hainbat emanaldi eskaini zituen.

 

Jaso dituen tradizio eta musika eragin guztien sintesi bat da, landu dituen bide guztien biribiltzea, 2010. urtearen hasieran argitaratutako azken lana: Poetic Babies: Adding Strangeness to your sense of beauty since 1998 (Gaztelupeko Hotsak, 09). Musika hau «berritze espiritual eta moral baten itxaropenean» egina dagoela idatzi du Andonegik diskoko kredituetan. Arteak gizartea eraldatzeko ahalmenean sinesten du. «Arteak iragarri izan ditu geroago gizarteak bere egin dituen ideiak, gizartearen aurretik joan da. Hala gertatu da beti. Esaterako, 60ko hamarkadan musikak iragarri zuen emakumearen askapen mugimendua. Mundu materialista batean bizi gara eta beste paradigma batzuk behar ditugu, balio berrien bila joan behar dugu. Eta itxaropen hori dakar musika honek».

  
Aurrera begira Mikel Andonegik bi fronteetan jarraitzeko asmo sendoa du, hau da, nola Jazz munduan piano jotzaile modura hala Poetic Babies  musika anabasa handiko taldean, Soul, Hip-Hop, Jazz eta Techno elementuekin osatutako musika eta hitzak nahasten jarraitzeko.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com