MIREN ARANBURU ENSEMBLE : disko berria
Taldea 1996ean sortu zen Etorkizunaren memoria CDa kaleratu zuenean IZ zigiluarekin, beraz aurki beteko ditu hamar urte . Handik hiru urtetara Bioleten negua, kaleratu zuten Inerneten beren kasa eta 2002an hirugarrena Gorri isila, Errabal jazz zigilua estreinatuz . Lorategi hibridoan izenekoa laugarrena egiten duela taldearen ibilbidean.
Sortu zenetik taldea Jazz Jaialdietan, Museo, Kultur Etxe eta bestelakoetan aritu da Euskal Herrian eta inguruko herrialdetan. Azken lan honek orain arteko lanaren jarraipena azaltzen du batetik , baina aldaketa ere taldearen jatorrizko estiloan. Jarraipena, orain arteko musika tresnak erabiltzen dituelako taldeak musikariak hasierako haiek ezbadira ere. Taldea Mirenen ahotsean oinarritzen da eta honek olerkiak euskaraz idatzi eta egokitzen ditu Jean Louisek sortzen dituen musiketarako.
Dena den, honetan aldaketak badira, sakontze bat bat bateko musika jotzerakoan eta gaur egungo jazzaren kutsadurak nabari dira, era jatorrago eta pertsonalago batean joaz. Nolabait esateko akademia edo eskoletatik kanpo.
Diskoan jasotzen diren kantuen artean bat Juan Kruz Igerabideren olerki batekin sortu da , bada ere kanta herrikoi bat bereziki egokitua taldean jo ahal izateko eta bonus track gisa, musika elektronikoan oinarritutako konposizioa.
Miren Aranburu (ahotsa) eta Jean Louis Hargous (saxoak) ez ezik, taldea honako musikariek osatzen dute; Jean Paul Gilles, kontrabaxua, Vincent Thomas bateria eta Arnaud Labastie pianoa