MORAU Errepaso

3 martxoa, 2026

BEHINTZAT, ONAINO HELDU GARA

 

Andoni “Morau” Tolosak, Jonatahn Richman edota Billy Bragg moduko sortzaileen modura, kostunbrismoz jositako bineta musikal txiki, hunkigarri bezain zorrotz eta dotoreak sortzeko gaitasun paregabea erakutsi du beti. 90eko hamarkadan, pare bat maketa grabatu eta ia urtebetez Xabier Montoia abeslariarekin (Hertzainak, M-ak) taberna eta areto txikietan kontzertuak ematen hasi zenetik perlaz betetako diskografia bikaina eskaini digu bidean.

“Morau” (Gaztelupeko Hotsak, 1996) edo Kantu galduak EP akustikoan (Gaztelupeko Hotsak, 1998) doinu eta hitzen ateko oreka goxo, intimo eta aldiberean sozial horren moldea ezarri eta kolaboratzaile ezberdinen laguntzaz zabaltzen eta koloretzen joan da urte guzi hauetan. Hala nola, “Amodio Domestikoak”, Txukalda”, “Kalamidadiak” edota autoekoiztutako azken “Arrainentzako Himnoak” eta “Egunsentiak alperrentzat” lanetan  Joseba Tapia, Ñaco Goñi,Petti, Joxi Ubeda, Beñardo Goietxe, Maite Arroitajauregi, Jose Afonso musikari apartak aurki ditzazkegu. Bere abestien itxurazko xinpletasunaren atzean folk, power pop, country edota bossa nova-ko aztarna zoliak fintasun zoragarriz barreiatu izan ditu eta “Ardo” aberastasun guzi horren destilazio fina dela esan genezake. Honen ondoren ari da gauza berriak asmatzen.

Azkenaldi honetan, Beñardo Goietxe (Noise Hole, Mugalariak…) gitarra jole eta abeslari beratar paregabea izan da bere kolaboratzaile ohikoena, eta bikote moduan sinatu izan dituzte bai grabaketak baita emanaldiak ere

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com