Motorclub bira

3 iraila, 2015

JIMMY
BARNATAN & THE COCOONERS

Motor
Club

 

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen
musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira.
Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi
izanak, egile honen aurreko hiru diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy
Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón,
Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan
egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu
eta bi eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005) eta “New York blues”
(2012). 2015.urtean, une oro lagun dituen The
Cocooners
taldearekin batean, MOTORCLUB (Gaztelupeko Hotsak) lana plazaratu
du. Hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz,
soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak diskoan betiere
presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.

Jimmy
Barnatán Rock and rolla da, baita “Motor
Club” ere, hizki larriz idatzita.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com