MUGALDEKOAK : Hitzak eta hotsak batzen dituen egitasmoa

22 maiatza, 2006


Lan honek azken bi urteotako bidea erakutsi nahi du, aldaketa zenbait eta eboluzio handia egon baita bitartean. Esaterako, hasieran hiru lagun ziren taldean, eta orain, aldiz, lau dira. Halaber, hainbat testu eta kantu berri sortu dituzte orain arte; beraz, proiektuak bizi-bizirik dirauen frogarik behinena dugu honako hau. Horrela, 2004ko liburu ezagunaren segidatzat har daiteke, formatu musikatu(ago)an, nahiago bada: CD-Liburuskak ekarriko dituen kantuak eta testu gehienak argitaragabeak dira. Esan bezala, talde lanaren ondorio emankorra.
Musikari dagokienez, arestian aipaturiko pop-rock, folk eta country ahaireak atzemanen ditu ikus-entzuleak kantu eta kantu-poemetan barna; gitarra elektriko eta akustiko, harmonika eta, gure inguruan hain ohikoa ez den zerra musikalez apainduriko piezak.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com