Mundu berri bat daroagu gure bihotzetan
18 uztaila, 2016
Eta ez da haurren jolasa soilik ahots bat eskainiko duen taldeko
soinua lortzea. Jazzak banakoek planteatutako talde lan handitik asko
badu, honako hau da horren erakusgarri bikaina; Juanek, Danik eta Joek
batera arnasten dute, eta guztion batentzat eta norbera guztientzat ez
den beste benetako lidergorik ez dago, hiruon artean dagoen bat etortze
bikaina agerian geratzen delarik. Ez dago musika elkarrekin sortzea
bezalako plazerik, ez dago zatien batura osotasuna izatea bezalakorik