Munduko musika Jazz moldean apailatua

1 urria, 2018

Pianista, konpositore eta pedagogo, Bilbon sortutako
pianista honek eskarmentu handia du 1996. urtean lanean hasi zenetik, izan ere,
bere musikarekin mundu osoan barrena ibiltzeaz gain, ezin konta ahala
artistarekin batean jardun du Europa eta Amerika osoko zirkuituetan barna.
Kosmopolita eta kasu honetan eklektiko, azken urtean zehar Parisko agertokian
alboan izan dituen bi musikari aparta ditu lagun lan honetan, Damiel
Varaillon
bere kontrabaxuarekin eta Stephane Adsuar bere
bateriarekin, biek bide luzeak egindakoak nazioarteko Jazzaren testuinguruan.  

 

 Jon Urrutia Trioren “The
Paname Papers” lanak erraz ezagutzeko moduko talentua eta sortzeko
ahalmena uzten ditu agerian. Munduko musika Jazz moldean apailatua,
behar-beharrezko etiketak baizik ez dituen musika da. Lan honek ez du gaur
egungo nazioarteko Jazzaren esparruko artista garrantzitsuenetako baten zale
eta jarraitzaile bakar bat ere hotzepel utziko.

Entzun : Entartetes blues

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com