
Musika Instrumentalaren indarra
Europako Rhythm & Blueseko artista garrantzitsuenetakoa den Mike Sanchezen laguntzaile zirela egin zuten topo Dani Nel-lo saxofoijole bartzelonarrak eta Chris Corcorcan gitarrajole londrestarrak 2019an.
Lotura musikala berehalakoa izan zen, Corcoran afroamerikar rock musikarietan inspiratzen da, XX. mendeko jazz gitarristen energia jaso eta ekarri du egundaino. Nelo-lok , bere aldetik, parametro estilistiko berbereko jolasa egiten du bere saxoarekin, R & B, R & R eta Souleko saxojole garrantzitsuenen tradizioari jarraitzen dio. Estilo horiek, Europako ikuspuntutik, jotzeko modu berriak ekarri dituzte, interpretatzeko modu berriak.
Bi jotzaileak amankomuneko irudimenekoak izanik, esparru berri baten bila abiatu ziren musika instrumentalaren barruan, eta uda honetan bertan gauzatu zen La Marfà musika sorkuntzarako zentroan egindako egonaldian, ikuskizun paregabea sortuz.
Nel-lo eta Corcoran zuzenean ariko dira, Anton Jarl (Los Mambo Jambo, Rambalaya) baterian eta Víctor Puertas (Koko-Jean & The Tonics) teklatuan dituztela. Gironan, Zaragozan eta Ermuan (Bizkaia).
Eskarmentu handiko musikaria, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duena. Los Rebeldes taldeko kidea (1985-97). Nel.lo eta La Banda del Zoco taldeetako liderra, Tandoori LeNoir eta, gaur egun, Los Mambo Jambo taldekoa. Hauekin sei disko argitaratu ditu. Bakarka beste sei argitaratu ditu. Nick Curran, Nikki Hill, Los Lobos, Jackson Browne, Mike Sanchez, Barrence Whitfield, Me First & The Gimme Gimmes, Bunbury, Loquillo, Ariel Rot, Kiko Veneno, Santiago Auseron, John Parrish, Jack Scott, Rafael eta Raimundo Amador eta abarrekin kolaboratu du zuzenean eta estudioan.
Antzerkirako 14 muntaia egin ditu Carme Portaceli zuzendariarekin batera, tartean «Prometeo encadenat», «L ‘Auca del senyor Esteve», biak TNCn estreinatuak. Herman Bonnin eta Lurdes Barba antzerki-zuzendariekin ere lan egin du. Zineman, Cesc Gayren “Una pistola en cada mano” filmaren soinu-banda eta zuzendari beraren “Félix” telesaila ekoitzi ditu. Luis de la Madriden «La Monja» soinu-bandarako konposatu du. Bere kantuak Netflix-en «Valéria» seriean ere entzun ahal izan dira, baita publizitaterako ere, Catalana Occidente, Lays, Mango, Filipinos eta antzeko publizitate-markentzat. Sintoniak konposatu ditu Basketmania, Jazz a l ‘Estudi, Cava de Blues, Swing a l’ Estudi, Fusió a l ‘Estudi (CCMA) diskoentzat. Horrez gain, iCat-eko (Cat Radio) «Jazz Watusi» saioa zuzentzen eta aurkezten du duela sei denboralditik.
Bartzelonako saxofoi jotzaileak Dani Nel-lo + Organ Trio proiektu berria estreinatu zuen Vic-eko Musika Biziaren Merkatuaren azken edizioan, publiko eta kritikaren arrakasta handiarekin. Gerard Nieto organoan, Martín Burguez gitarran eta Ramón Ángel Rey baterian lagun dituela, talde honek 50eko hamarkadaren amaieran organistekin elkartuz rhythm & blues eta jazz saxofonistak prestatu zituen soinua berreskuratzen du.
Dani Nel _lo + Organ Trio taldeak azaroan egin zuen debuta diskografikoki, 4 kantu berri biltzen dituen EP Grand Prix lanarekin, eta dagoeneko zuzenean aurkeztu dute herrialdeko hainbat hiritan, Daniren beste konposizio batzuk eta soinu berezi horretara egokitutako bertsioak ere biltzen dituen errepertorioarekin.
Gainera, 2023an zehar, Dani Nel.lo bere septeto formazioarekin jarraituko du, Los Saxofonistas Salvajes, bere alderdirik basatiena ateratzeko.
