Musika ona, giro bikaina

30 abuztua, 2018

Urteen joanean talde osoa lau bat aldiz berritu ondoren
zenbait balore beti mantendu izan dira bandaren filosofian: musika ona, giro
bikaina eta profesionaltasuna, ikasteko espazioa partekatu eta musikalki hazi
ahal izatea.

Kontzertu bakoitzera heltzeko musikariek egiten duten bidea
ez da xamurra izaten: prestaketak, antolaketa, ordu txikitan egindako entseguak
eta Donostiako denboraldeetatik bizirik irtetea ere ez da erreza izaten, batez
ere musika ikaslearen errealitateari hori guzti hori gainjartzen zaionean,
dagozkion praktika ordu, azterketa eta lanekin. Horregatik zinez eskertzekoa da
proiektu ausart honen alde egin eta ahalbidetu 
duten ikasleen lana.

Unexpected Paths  da lan ahalegin guzti horren lehen
emaitza. Bertan grina, ilusioa eta ardura nabariak dira lehen momentutik, Mikel
Lópezen “Unexpected Paths” sormen lan bikainetik  hasi eta Miguel Blancoren “Mambo Djambo” konposizio ederreraino,
Chris Kaseren “Mistery Waltz” edota Carlos Sagiren “El Abogado del Diablo”-tik
pasatuz. Hamaika moldaketa zoragarri badira bertan, talentu handiko musikari
talde batek  eskainitakoak. MUSIKENE
Euskal Herriko Goi-Mailako Musika  Ikastegiko
kideak denak ere, horietako zenbait estatuko jazz munduan musikari
azpimagarriak direla. Grabazio honetan Europan erreferentziazko jazz musikaria
den Perico Sambeat-ek zuzendu du
Reunion Big Banda.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com