Musikari osoa
2 apirila, 2013
Oihartzun amerikarreko bederatzi abestiz osaturik, bluesa, folka eta rocka ditu osagai nagusi; Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora batzuetan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan, oinarri erritmiko hipnotikoak uztarturik.
One man band formula indartzeko Felix Buff (Willis Drummond), bateria eta perkusioetan, eta Raul Garcia (Mugaldekoak) zerrarekin ditu grabazioan lagun, proposamena sonoritate ezberdinetara eramanez. Behin sarturik ezin atmosfera horietatik ihes egin.
Albisteak