Nico Wayne : Iparraldeko Bluesa
Europako armonika
jotzailerik onenetakoa – Blues, Rock, Boogie
Nico Wayne
Toussaint (aho-soinua eta ahotsa): Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria,
piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik,
hamabost urte zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko
erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters,
Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz
aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva
Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Gisa
honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J.
Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo ere. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen
aitarekin batera osatutako taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena
daraman proiektua osatu zuen, bere-berea. Talde honekin sarrera egiten zien,
esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick
Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations,
Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest bezalako jaialdietan
parte hartu du, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza, Espainia,
Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan barrena.
Transataltic Live da bere laugarren diskoa, zuzenean grabatua, Frantzian
eta Estatu Batuetan. 2004. urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar
amerikar batzuek parte hartu zuten, hala nola, David Maxwellek (piano), Kid
Banghamek (gitarra), Mudcat Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria),
baita Mudzillak eta Crazy Hornsek ere. Urteko diskorik onena bezala dago
katalogatuta, eta Europako blues munduko artistarik handiena.
2007an Southern
Wind Blowin’ (Dixifrog) eman zuen
argitara eta 2009an Blues entre les dents (Harmonia Mundi). Egun
bere hurrengo lana prestatzen ari da. AEBetan eta Frantzian kokatuta dagoen
musikariak “Lonely Number” (Iguane Records) disco berria aurkezten.
Albisteak