onena heltzear dago
Harrapatu egiten
zaituen musika konbentzionalismorik gabea duzu, musika irekia eta zintzoa.
Orohar, Hasier Oleaga eta Jorge Abadías arduratzen dira konposizio lanez, eta
kutsu folkieak darizkien doinuak sortzen dituzte, berez egiten dute aurrera,
modu harmoniatsuan beti ere. Beti da azpimarratzekoa kontu hori, baina benetan
jazzak duen erronka garrantzitsuenetako bat da, Hasierrek, Julen Izarrak eta Jorgek
egiten duten bezala, gai izatea batera arnasa hartzeko eta bakoitzaren
bereizgarrien emaitza den soinu nortasun berri bat eraikitzeko. Elkarrekin
jotzeko esperientzia eta denbora, eskultore handia baita denbora, funtsezkoak
dira arlo honetan, eta bistan da Nevermindek bikain ondu duela taldea
identifikatzen duen soinuaren muina. Baxuaren euskarria bazterrera uzteko
erronka (alde batera utzirik Juan Pablo Balcázarrek bere baxu elektrikoarekin
aberasten dituen gaiak) erraz gainditzen dute Jorge Abadíasen gitarrak eta
Hasier Oleagaren perkusioaren iaiotasunak eskainitako erritmo zehatzek, izan
ere, erakargarriak bezain anitzak dira album honetako ehundura erritmikoak.
Denboraren haize kirriak bulkatuta nabigatzen du Nevermind taldeak. Eta hortxe
bikain txertatzen da Escandaloso Xpósitoren kolaborazioa Manías mías gaian, Hugo Astudillo saxo jotzaile madrildarraren aka
rap erritmoen sortzaile gisa. Aurkikuntza aparta!
Laburbilduta,
gozamen hutsa da disko hau, hasieratik amaierara arte ongi dastatzekoa. Eta
datozela askoz ere gehiago! Izan ere, hirukote honen izenak gurera ekarrita “ez
du axola”; esan nahi duen arren, guri axola digute, eta asko gainera, taldearen
musikak eta talentuak. Esan gabe doa, gure maniak dira. Eta izenburuak dioen
bezala onena heltzear dago. Bitartean
goza dezagun euren zuzenekoetan.
Julen Izarra – saxo tenorea eta sopranoa
Jorge Abadías – gitarra elektrikoa
Hasier Oleaga – bateria eta perkusioak
Gonbidatuak:
Juan
Pablo Balcázar – baxu
elektrikoa
Escándalo
Exposito rimando
Josué Pascual – teknikaria
DISKOGRAFIA:
Nevermind People (Errabal, 2010)
Nevermind
People :
Be (Errabal, 2011/12)
Nevermind Tree :
Sustrai
barik (Errabal, 2013/14)
Nevermind Trio :
Onena
heltzear dago (Errabal, 2016/17)
Albisteak