Paul San Martin Meets The Broken Horns

19 urtarrila, 2024

Paul San Martin pianoaren birtuoso nabarmena izateaz haratago doan artista dugu. Ipar Amerikako musikarekiko zaletasuna erakutsi duen artista izan da orain arteko ibilbidean. Pianista, abeslari, konpositore eta blues tradizioaren ezagutzaile sakona, bere bilakaera artistikoa jazz, rock and roll, gospel edo Rythm and Bluesetik hasi eta American Songbook   katalogoaren azken ertzeraino iristen den eragin sorta handiaren emaitza dugu. Hamabost urte zituen ezkero, artista ugarirekin eta proiektu askotan trebatu zen pianista donostiar hau. Stay Blues bandatik igaro zen, Triz3ps, Soulbros, The Romanticos edo Mojo Hand taldeekin kolaboratu zuen, agertoki bera zanpatu zuen Lluis Coloma, Nico Wayne Toussaint edo Billy Boy Arnold bezalako artistekin.

Paul San Martin  Meets The Broken Horns-ek egun ez den urrezko garai bateko soinuak dakartza eta, horrenbestez,  betiko iraungo duen ondare unibertsal bat digu oparitzen. Mississippiko elizetan zein Kansas Cityko zurruta zokoetan entzuten ziren soinuak, orain, aparteko musikari batek dizkigu gogoratzen, hamabi konpas horien atzean daukan bihotza magiaz, noizkotasunik ezaz eta betirakoaren sorginkeriaz ari delako taupaka.

Musika, sortzen den unetik, ez da inorena, eta aldi berean da mundu osoarena. Ez dago inon, eta edonongoa da. Oroimenean bizi da, eta, era berean, milioika pertsonarentzat, bizitzaren soinu-bandaren osagarria da egunero. Sortu zen unetik, bluesak atzean utzi zuen urrezko garaia. Zinezkoaren gustua gorde dutenentzat izan ezik, helmuga turistiko hutsak bilakatu ziren New Orleans, Chicago edo Memphis. Bluesak laga egin zion inoren jabegoa izateari, ondare unibertsala bilakatu zen. Magiaz, noizkotasunik ezaz eta hamabi konpasen ostean dagoen betikotasunaz sorgintzen diren guztien bihotzean dago bluesaren aberria.

Diotenez, inprentak literaturari ekarri zionaren pareko iraultza izan zen pianoa asmatzea. Tresna honen jatorria XVIII. mendearen hasieran koka genezakeela egia bada ere, XX. mendearen hasieran hartu zuen protagonismoa bluesaren barruan. Mississippiko elizetan, Kansas Cityko zurruta zuloetan eta St. Louiseko prostibulorik finenetan, blues pianoa berezko eskubidez iritsi da funtsezko pieza izatera musika honen garapena ulertzeko.

Hamabost urte zituen ezkero, artista ugarirekin eta proiektu askotan trebatu zen pianista donostiar hau. Stay Blues bandatik igaro zen, Triz3ps, Soulbros, The Romanticos edo Mojo Hand taldeekin kolaboratu zuen, agertoki bera zanpatu zuen Lluis Coloma, Nico Wayne Toussaint edo Billy Boy Arnold bezalako artistekin.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com