PETTI + CAPSULA akustikoan
CAPSULA
Buenos Airesen, Argentinan, bikote rock and roll ilunaren eta psikodelikoaren eta punkaren zale batek talde bat osatu zuen, eta urte gutxiren buruan estatuko rock talderik bizienetako bat bihurtu da. Sorterriko Argentina utzi eta Bilbon jarri ziren bizitzen, eta bertan gutxik bezalako karrera emankorra, bizia eta aktiboa garatu ahal izan dute. Honenbestez hiru kontinentetan jardun dute, eta bost bira egin dituzte Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Irlandan Herbeheretan, Belgikan, Portugalen eta Hego Amerikan, eta beste bira bat egin dute Estatu Batuetan barrena. Euren zuzeneko eta grabazioetan –“Songs & Circuits” (Liliput, 07), “Rising Mountain” (BCore,09) argi nabari daitekeena zera da: benetako talde baten aurrean gaudelako sentsazioa, indarra jarreran, bizimodu jakin batean, modaz haratago eurenean dena emanez eta ongi egindako lanaren aurreko debozioa erakutsiz, azkar bizi nahi duenaren eta berandu baino lehen bazter guztiak esploratu nahi dituenaren grinaz. Taldearen erreferentzia musikalak, The Velvet Underground, The Stooges, aurreneko David Bowie, Television, dira zuzeneko emanaldi guztiz txalotuak izerdi eta adrenalina uholde bihurtzen dituztenak.
Zuzeneko emanaldia ez dute musikara mugatzen, ikusizkoak eskaintzen dituzte eta euren baliabide teknologikoak etorkizuneko garage-rockaren eredu paregabe bihurtzen dute taldea, hori bai, Hego Amerikako rock undergroundaren kutsuarekin, benetan guztiz talde berezia osatzeko. Azken diskoa : Ivan Julian & Capsula : The Naked Flame (Bloody Hotsak, 09)
PETTI
Juan Luis Perez Petti, abeslari eta gitarrista nafarra. Noise Hole taldeko kidea izan zen, bakarka hasi aurretik. Lau disko grabatu ditu –Amets bat (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Arrazoiak (GH, 2001), Etxeko uzta (GH, 2003) eta On (GH, 2007), Anarirekin partekatutako EP bat, Anari ta Petti (Esan Ozenki, Pil- Pil Sessions, 2004), eta beste bat Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin, Hauxe (GH, 2006). Halaber, Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren omenezko diskoan, Ehungarrenean hamaika (GH, 2005), parte hartu zuen. Gasteizko Azkena Rock jaialdian parte hartu du eta bira bat egin du Terry Lee Hall kantari estatubatuarrarekin. Awañak (Bonberenea, 08) disko akustikoa zuzenean grabatu zuen eta egunotan kaleratu da Barrence Whitfield & Petti eta Bloodyhotsak, kantari amerikarrarekin partekatutakoa. Folk/Blues/Rock arloan euskal musikan daukagun kantari bereziena.
Cotton Club kontzertu gehiago
ESNE BELTZA + KEU AGIRRETXEA
Urtarrilak 23, larunbata BILBO. Cotton club. 20:00
BILL LYERLY BAND + TRAVELLIN´BROTHERS
Blues, country, swing, rockanroll kontzertua
Urtarrilak 29, ostirala. BILBO. Cotton club. 20:00
Albisteak