PROMENADE: Chacon, Tejada eta Krause

1 iraila, 2011

Joaquínek Musikenen (Donostia) ematen dituen eskolak eta Roger Mas piano jotzaile kataluniarra buru duen Northland Adventure etorkizun handiko proiektuan Tejadak eta Krausek eskainitako lankidetzak erraztu egin dute elkarren arteko hurbiltasuna, hirukote honen grabazioa egokiro sustatzeko oinarria, gitarra jotzaile madrildarrak aspalditik zuen ametsa beteaz.

Jazz musika moldean erronka handia da gitarra hirukotearen formatua, formatu honetan jarduten duen gitarra jotzaile ororentzat. Erakargarria eta aldi berean larderiatsua, parerik ez duen adierazpen, askatasun eta esperimentaziorako plataforma eskaintzen du, baita Jazzaren interpretazioak berezko dituen komunikazio eta eragin-truke bikaina lortzeko bitartekorik hoberena ere. Bestalde, euskarri harmoniko nahiz erritmikorik gabe, soilik baxuak eta bateriak lagunduta egoteak sorrarazten duen hutsunearen aurreko beldurra dago, hortik musika emaitza bikaina lortzeko zailtasuna. Izan ere, gitarra da nagusi, eta honek, doinu-ildoen eta fills akordedunen artean halako oreka egoki bat topatu behar du ehunduretan, eta melodiak osatu behar ditu talde handiagoetan interpretatzen direnean baino modu landuago batez.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com