RHYTHM SHAKERS zuzenean

16 uztaila, 2024

BERUMUGA  musika zikloa

BERGARA (Gipuzkoa)  Espoloia plaza. 22:00   uztailak  19   ostirala   22:00

Aurten ere Bergarako udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatu du.  Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak izango dira. Uztaileko ostiraletan. 24. Urtez.

RHYTHM  SHAKERS (Madrid )

Pop, Soul, Blues  

Rhythm Shakers taldekoek maisuki interpretatzen dituzte soul, rock eta rock & bluesaren artistarik handienen klasikorik onenak eta ezagunenak.

Estatuko musikari onenez osatutako partaideez (Los Reyes del KO, La Vaca Azul, Tequila…) osatuta eta Raquel García kantari indartsua buru Rhythm Shakers taldeak zuzeneko berezia eskaintzen du, soul, jazz eta rhytm & blues musikaren erraldoiei benetako omenaldia eginez: Amy Winehouse, Otis Redding, Elvis Presley, Aretha Franklin, Ray Charles, Stevie Wonder, Alicia Keys, Bob Marley, Bill Withers, Sam Cooke, Etta James, George Michael, M.J.Blide, Al Green, Eddie Floyd, entzuleak oro dantzara daramatzala.

Rhythm Shakers dira:

Raquel García – kantaria   Pere Mallén – Gitarra

David Salvador – Baxua    Antonio Pax – Bateria

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com