RICO McLARRIN & MARCOS COLL band

18 uztaila, 2011

RICO McCLARRIN & MARCOS COLL BAND
 
Rico McClarrinek eta Marcos Collek Berlinen ezagutu zuten elkar lehenengoa Marcos Coll eta Adrian Costa buru zituen “Los Reyes del KO” taldean jotzen hasi zenean. Talde horretako kide bihurtzeaz gainera, elkarrekin RiCo McClarrin & Marcos Coll Blues Jarana proiektuari ekiteko erabakia hartu zuten.    
 
Rico McClarrin Miamitik datorren abeslaria, bateria jotzailea eta aktorea da. Nazioartean eta funtsean Blues, Funk, Jazz eta Soul musika moldeetan izar apartak diren George Clinton, Jaco Pastorious, Puff Daddy, Sly Stone, Bugsy Collins eta beste hamaika artistekin lan egin du. Bateria jotzaile bezala aditua da oso, eta musikaren aurrean dohain apartak ditu, betiere arestian adierazitako musika moldeetan, eta bateria jotzaile gisa “showman” peto-petoa dela esan behar dugu. Abeslari gisa, begien bistakoa da ondo menderatzen duela musika beltza deitua, harekin hazi zen, eta agerikoak dira Gospel, Blues, Soul eta Funk bezalako musika moldeak interpretatzeko dituen dohainak; izan ere, Howlin Wolfen estiloko blues lakar eta urratuak bezala Bill Withersen moldeko soul eta funk baladak interpretatzeko gaitasun aparta du….

Marcos Coll Europako aho-soinularirik onenetakoa da, une honetan Hohner etxe ezagunaren sustapenerako irudi garrantzitsuenetakoa da. Bestalde, aho-soinularien munduko txapelketan, World Harmonica Festival deituan, Alemanian, epai-mahaikidea izan da.
Los Reyes del KO taldeko buru izateaz gainera eta mundu osoan barrena talde honekin jotzeaz gainera, musika munduko benetako pisu astunekin jardun du, esate baterako, Buddy Miles (Jimmy Hendrix Band of Gipsys, Santana…), Mick Taylor (Rolling Stones), Tom Jones eta beste batzuekin.

Jendaurreko emanaldian eskaintzen duten ikuskizuna Blues, Funk, Soul eta bestek kutsatuta dago, guztia berezko duten jai giroan. 
 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com