ROY LONEY eta SEÑOR NO ardo botila baten barruan

3 uztaila, 2007


Binilo txikian argitaratu den lan honetan lau kantu batu dituzte: Roy Loneyren bi, bata Flamin´Grooviesen garaikoa eta bestea ineditoa (*The first one´s free eta The critter) , Tom Paxtonen Bottle of wine eta Jagger & Richards-en Who´s driving your plane*.
Loney, urtea bukatu baino lehen bueltatzeko asmoa ere badu donostiarrekin disko luze bat grabatzeko.

Disko txiki bezain esanguratsu honekin batera jaio da Bloody Hotsak, bere barruan rock-and-rolla daramatenen doinu bilduma. Ekimena, Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eta Irungo Bloody Mary disko dendaren eta musika sustatzailearen elkarlana da. Asmoa garbia,
elkarrekin rock-and-rolla, biniloa eta hainbat talde interesgarri bultzatzea.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com