SEÑOR NO + REYES DEL KO : Blues eta Rock and Roll gaua
Marcos Coll eta Adrian Costa Santiagotik, Galiziatik, Madrila joan ziren eta han urte batzuk pasa zituzten bertako blues munduko musikari ugarirekin jotzen, Tonky Blues Bandaren partaide izan ziren eta Buddy Miles (Jimmi Hendrix) eta Mick Taylor (Rolling Stones) moduko artistekin aritzeko aukera ere izan zuten. Javi Vacas eta Pax (Vacazul , Tres Hombres) base erritmikoa izanda, Los Reyes del KO blues taldea osatu eta bi disko grabatu zituzten. Joan den urtean Alemanian afinkatu ziren eta epe laburrean bertako blues munduan ezagunak egin ere. Bertan Europako blues musikari onenekin jotzen aritu dira eta egun talde finkoa daukate. 2006an diskoa grabatuko dutelarik. Alemaniatik datoz bira txiki bat eginez eta Madril, Galizia eta Euskal Herria bisitatuko dute euren taldearekin. Adrian Costa gitarra, ahotsa Marcos Coll harmonika Andre Werkmeister bateria (Dough Jay) Christian Rannemberg pianoa (James Cotton, Charlie Musselwhite) Javier Vacas baxua (Sex Museum, Los Coronas)
SEÑOR NO.1993ko udaberrian Buenavistako lokaletan jaio zen. Hau da, donostiako punk-rock-aren harrobian sortu ziren. Xabi (gitarra eta ahotsa) eta Mikel (baxua) La Perrrera talde enblematikoaren partaideak ziren eta taldearen banaketaren ondoren proiektu berria sortu zuten. Taldeak eragin ezberdinak ditu baina baliteke,garrantzitsuenak 70. hamarkadako rock gogorrenean (Stooges, MC5, Motörhead …) eta 77ko punk-ean (Damned, Dead Boys, Ramones, Saints …) oinarria izatea. Hainbat CD eta binilo kaleratu ondoren Donostiako Bukowskin zuzenean grabatutako azken diskoa aurkezten ari dira. Xabi gitarrak, ahotsa, harmonika Mikel Yarza gitarra, Unai (Astrozombies) baxua eta Guantxe (Teen Dogs/Vincent Von Reberb/Safety Pins,Lobo Electrico) bateria.