SEXTY SEXERS abian

29 urtarrila, 2008


Taldearen Oharra:

SextySexers taldeko partaideok bidean egin ditugun anai-arreba sonikoei zuzendu nahi gatzaizkie gure eskerrona eta konplizidadea agertzeko.

Pasa den abenduaren 29an Berako Kataku ostatuan eskeini genuen kontzertuarekin amaiera eman diogu apirilean hasi genuen ‘Urkamendian Dantzan’ birari. Guztira 56 kontzertu eman ditugun 2007 urtea gogoangarria izan da guretzat, momentu eder asko eta lagun berri ugari izan ditugu bidelagun. Negar eta odol malkoak isuri ditugu urkamendian dantzan ari ginela, lore gabeko soroei so eta arima ostu zigun lapurra zugatik hil dugu, jada ez du zentzurik nora zoazen galdegiteko.

Era berean lan berri bat omotzeko gogo biziz gaude, hau dela eta emanaldiak erregularki emateari utziko diogu datozen hilabeteetan. Litekeena da urte honen hondarrean diska berri bat besapean dugula agertzea, baina goiz da oraindik hau zehazteko.

Dena den oraindik baditugu zenbait fetxa gorriz borobilduta 2008 berri hontako egutegian.

Lehena urtarrilaren 28an Munichen, GeorgElserHallen-en Turbonegro (Norvegia) eta Year Long Disaster (AEB) taldeekin batera emango dugun kontzertua.

Bigarrena, otsailaren 27an Bilboko KafeAntzokian, BloodyHotsak zigilu berriaren azken erreferentziaren aurkezpenean. 7 hatzbeteko biniloan ThunderExpress eta The Sewergrooves talde suediarrei Sarri’s RN’R Trio eta gu geu batzen gatzaizkie ‘Black!Black!Mamba!’ kantarekin. Bilbon aipatu ThunderExpress eta gu ariko gara.

Eta azkenik martxoaren 28 eta 29an The SoulBreaker Company talde gasteiztarrarekin Valentziara egingo dugu jauzia bi emanaldi egiteko.

Honenbestez gure eskerrona agertu nahi diegu SextySexers taldearen alde modu batean edo bestean lan egin dutenei. Eta batez ere besarkada bat luzatu areto, txozna, plaza, taberna eta gaztetxeetan gurekin batera izerditu duten anai-arreba soniko guztiei.

Beran, 2008ko urtarrilaren 9-a
Joseba, Julen, Xiker, Inaxio eta Mikel
gu gara SextySexers


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com