Skytrain

29 apirila, 2014

70. hamarraldian gorpuztutako JAZZ ROCK korrontearen zuzeneko oinordekoa da “SKYTRAIN” proiektua. Molde horrek berezko dituen indarra eta sasoia egiten ditu bere, eta gure garaiko hots, erritmo, ehundura eta besteekin uztartzen diren jatorrizko konposizioetan gaikako edukiak ekartzen ditu gure garaira. Sendoak dira taldearen zuzeneko emanaldiak, entzuleak biziki parte hartzera eta haiekin harremanetan jartzera eramaten ditu, erakarri handiko ikuskizuna eskaintzen du. Lan hau grabatzeko garaian, musika molde honen zuzeneko emanaldietan izar handia den DAVE LIEBMAN saxo jotzaile aparta eduki nahi izan dute lagun, MILES DAVISen 70. hamarraldiko talde bizienetako batzuekin grabatua eta haiekin hainbat bira egina baita DAVE. Gainera estatuko JAZZ generoko izar handi batzuen proiektuan esku hartu dute, besteak beste, PERICO SAMBEAT, JAVIER COLINA, MARIO ROSSI, eta GUILLERMO MCGILL musikariekin.

Lan hau kritika ezin hobeak biltzen ari da aldizkari espezializatuetan, eta 2013an estatuan plazaraturiko Jazz moldeko 10 disko onenen artean dago agerkari horietako batzuen aburuz.

Penintsulako jazzaldi nahiz musika aretoetan eta zuzeneko emanaldietan ari dira lan hau aurkezten, eta azken honetan biziki nabarmentzen ari den musikari bat dute lagun, DANI JUAREZ saxo jotzailea, zer esan asko ematen ari dena eta egungo JAZZaren azken labealdiko proiektu interesgarri asko eta askotan funtsezko bihurtzen ari dena. Era berean, hamaika musika esperientziatan zaildutako VICTOR MERLO baxu jotzaile beterano bezain sendoak parte hartzen du zuzeneko emanaldietan.

TALDEA:

MARIANO DÍAZ, pianoa eta teklatuak

JOAQUÍN CHACÓN, gitarra

DANI JUAREZ, Saxo tenor eta sopranoa

VICTOR MERLO, baxua

GUILLERMO MCGILL, bateria

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com