Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak

30 abuztua, 2016

neighbor, bizilagun euskaraz, Amsterdameko auzo berean jaiotako proiektua
da. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira auzo honetako
biztanleak. Bikoteak antzinako musika klasikoa du ogibide, Larburu biolinista
da, eta Cheatham, viola de gamba-kontrabaxularia.

neighbor proiektuarekin hala ere, Maite eta Joshek, haien musikagintza
eraldatu dute; kantagintzan murgildu dira, hain zuzen ere.

ura
patrikan
(Gaztelupeko Hotsak 2013) izan zen
neighbor bikoteak kaleraturiko lehendabiziko diska. Kritikaren zein
ikuslegoaren arreta ederki deitu zuen lan honek. Fermin Etxegoien kazatariaren
hitzetan: Maite Larburu, ate handitik
sartu zaigun Ura patrikan diskoaren bitartez, kantari eta biolinista.
Herri kantagintza modernoan aritzeko neighbor bikotea sortu du, Josh Cheatham gitarjolearekin.

Oraingoan, neighbor, bigarren albuma aurkeztera
datorkigu: HAU

Soinu
muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak kasu honetan;
ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan
dira HAU soinu bihurtu duten instrumenuak.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com