Soul eta Funkyaren lurraldean
2009. urtean Kantabrian
sortutako proiektua da Vespa Groove.
Jazz fusion egiteko boskoteak osatu zuen hasierako banda, Chisco Villanueva saxoan, Rafael
Santana teklatuetan, Javier García
Escudero gitarran, Toño Gutierrez
baxu elektrikoan eta Rodri Irizabal
baterian. Bandaren lehenengo urtean, Kantabria osoan barrena euren gaiak eta
jazz fusion moldeko cover-ak eskaini eta gero, hasierako planteamendua eta
bandaren formatua erabat aldatzeko erabakia hartu zuen taldeak, eta bere soinua
soul eta funk moldeetara lerratzen hasi zen. Lehenik Macarena Soto “Maki”
abeslaria bildurik eta gero une honetan Benjamín
Blanesek (tronpeta), Edu Dizek
(tronboia) eta Chisco Villanuevak
(saxoa) osatzen duten metalen sekzioarekin, betiere euren gaiekin eta atzoko
eta gaurko soul eta funk estiloetako gai handien cover-ekin osatutako
errepertorioa lagun, Vespa Groove osatzen duten 8 lagunen soinu sendoak
energiaz beteriko ikuskizun bihurtzen dute kontzertu bakoitza, izan ere, nekez
eutsi dakieke oinei geldirik talde honen emanaldietan..