Standardak?, popa?, bossa nova?, abestia?

10 iraila, 2015

Ingelesez eta frantsesez ez bezala, katalanez ongi
bereizten ditugu “jo” eta “jostatu” aditzak, egiazki gauza beraz mintzo ez
bagina bezala, musikariaren lanbidea sarritan eta zoritxarrez dadoetan
jostatzea bezalakoa ez balitz bezala, musika jostaketan zehar gertatzen diren
gogo aldarte guztiak adierazteko gai ez balitz bezala edo, besterik gabe,
musika tresna bati soinua ateratzea jostatzen hastea –eta jokoan jartzea–
bezalakoa ez balitz bezala. Diana Palau abeslariak eta Moreno Codinachs gitarra
jotzaileak oso argi dute hori. Hain dute kontu hori argi ezen, beren esku
balego, “jostatu” esan beharko bailitzaioke musika ateratzeko xedean objektu
bat manipulatzeko ekintzari. “(Zertan) jostatuko gara?” galdetuko lioke
interpretari batek beste bati.  

“(Zertan) jostatuko gara?” galdetu zioten elkarri
Dianak eta Joelek orain urte batzuk musika ontzeko elkartu zirenean. Orduan
erabaki zuten elkarrekin disko bat egitea, Songs & Canções (2012), era
askotako agertokiak ezagutzera eraman dituen elkartearen abiapuntua. Eta hori
nahikoa ez balitz, aurten Play lana
argitaratu dute eta, gutizia jostagarriari bide eginez, forma eta estilo
ezberdinak nahasi eta adiskidetu dituzte “Nen o sol, nem a lua, nem eu” gaian
Lenineren tropikalismo sentsual berriaren edertasunetik abiatu eta “Embraceable
You” gerswigniarra eta Rodgest & Hart elkarte erraldoiaren “I didn’t know
what time it was” interpretatzen dituzten bi standarden galaitasunera egiteko,
George Harrisonen “Something” pop-jazzytik, Stingen “Bring on the Night”
gaitik, Antonio Carlos Jobimen “Chovendo na roseira” abesti era berean tropikal
eta dotoretik eta Jim Hallen “Down from Antigua” gaitik, ahots bakarreko
pasartean Maria Joãoren
modura interpretatutik, igarota.
Era berean, bikain agertzen dira
berek sortutako konposizioetan; “Tu respiración”, maitasun abesti
malenkoniatsua; “Are You Really Gone”, balada kutsukoa; eta erabat hartzen
gaituen “Blanc” gaia. Bereziki aipagarria da “No moon (la lluna en un cove, i
un rave!)”, Jordi Oriol antzerkigileak idatziriko boutade zoragarria.

Standardak?, popa?, bossa nova?, abestia?
Gogokidetasunetik sortutako baterako eskarmentuaren emaitza da Play, lo
egon ala esna, partekatua izan den amets baten emaitza, paisaia ezberdinak
bilatzeko xedean egindako ibilbidearen emaitza. Bidaian zehar bidaideak bildu
dira: Jordi Santanach, Alejandro Di Costanzo, Paco Weht, Bernat Hernández,
Oroitz Maiz, Guillem Arnedo eta Oriol antzerkigilea ere bai, azken hori spoken word delakoa praktikatzen.
Guztiek egin diote beren ekarpena lan honetako klima anitz eta bikainari. Eta
horrela egin dute Dianak eta Joelek jostatzera gonbidatu zituztelako. Zu ere
gonbidatuta zaude. 

 

Martí Farré.     

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com