Steve Krase & Travellin´Brothers
Hamasei urte zituela hasi zen harmonika jotzen. Hainbat
moldetan oinarritzen da: blues, pub rock,
punka, country, glam eta elektronika. Hala ere, bere eragile nagusia The J.
Geils izan da, “Hark dena ematen zuelako gauero
jokalekuan”.
Steve Krasek
hamar urte egin harmonizista lanetan Houston Jerryren Lightfoot & The
Essentials talde ospetsuan. Gero
Matt Leddy & The Meatcutters-ekoen laguntzaile ibili zen bere banda propioa
sortu aurretik. Horren ondorioa, 2004ko International Blues Challenge (IBC)
saria irabaztea blues talde onenaren atalean, eta hainbat nominazio azken
urteotan.
Oraingo
honetan bira berezian datorkigu, lagun zintzoak izango dituen Travellin
Brothers izugarria daukala ondoan, hemezortzi urteko ibilbidea duen Euskal
Herriko banda berau, hamar disko argitaratua eta, zalantzarik gabe, gaur egun
Europan dabilen blues talderik onenetakoa, bere azken disko-lana aurkezten
digutela: Comming Home .
Habia gozotik irtenda! Uztarketa sutsu eta garailea! Soinu organiko eta benetakoa!
Urriak 30
igandea 19:00
STEVE KRASE feat. TRAVELLIN´ BROTHERS
Aurtengo BLUES HOTSAK, azaroaren 17tik 20ra egingo den jaialdiaren aurkezpena
Herriko Antzokia
SORALUZE (Gipuzkoa)
Sarrerak (10€) : IRATXO denda
Albisteak