SURFAREN ERREGEAK
6 apirila, 2006
Los Coronas taldearen historiak Madrilen du hasiera, 90. urteen hastapenean, une hartako musika ildo nagusietatik at, taldea sortu zenetik izan baitzaio leial estilo eta jarrera jakin bati. Surf kutsuko musika egiten aurreneko talde espainola da, ondo koipeztatutako tresnekin rocknroll egiteko makina bikaina. Talde hau lanean ari zen Tarantinok bere Pulp Fiction filmaren bidez surf hotsak ezagutarazi eta jendartean zabaldu baino lehen, eta horrenbestez erakutsi zion merkataritza munduari 50. urteen hasierakoa den musika baten balioa, artean bizirik dirauena azken urteotako musikak zurrunbilo azkarra badakar ere berekin batera. Hala eta guztiz ere, Los Coronas taldeak agerian uzten du surf kutsuko musika hotsen kiribil betierekoa dela.