Sustraidun jazz zirraragarria

14 urtarrila, 2020

Ekimen honetan Anderrek
euskal dantza eta bertsoen doinuak eta metrikak abiapuntu moduan hartzen ditu inprobisazioak
lantzeko, eta era berean, inprobisazio horiek beste hainbat testuinguru
musikaletara egokitzen du haien erritmika, armonia eta beste edozein
ezaugarriekin uztartuz eta harreman aske baterako eremu aproposa eraikiz. Era
honetan ezpata dantzaren erritmoa latinoamerikar dantza bihurtzen da eta
zortzikoen erritmotik guztiz garaikide eta ezezagun den hibrido batera iristen
da edo danbolinaren erritmoa bateriara eramanez, azpi-zatiketa erritmiko sorta
berri guztiz liluragarria sortzeko  gai
da ere. Aukerak eta ezustekoak milaka dira “Hamahiru” disko zoragarri honetan.

 Abiapuntu ezagunak dira beraz, eta kasu
askoetan dagoneko fosilizatuak direla pentsatzen dugu, eman beharreko guztiak
eman dituztela eta museo eta herri jaien egitarauak betetzeko baino balio ez
dutela. Baina topiko hutsa da hori, kantu eta doinu aintzinakoenak ere izate
bizidunak izan daitezke oraindik, harreman eta moldaketa berrietarako guztiz
prest. Hiru musikari hauen irudimenari esker azken emaitzak aldakorrak,
freskagarriak eta guztiz berriak zaizkigu entzunaldi bakoitzean. Amarekin eta musikarien  Hirukoarekin
badute zer ikusia.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com