TARTARUGA, Bluedays-en lan berria

9 apirila, 2010

Ibilbide luzeko taldea dugu Bluedays. 1997-an Valladolid-en sortu zen Blues-aren munduan esperientzia duten eta estilo aldetik (R&B, soul, roots…) antzerako taldeetan parte hartu duten hainbat musikariren eskutik. Hontaz gain beste artista batzuekin jotzeagatik edota kolaboratzeagatik profesionaltasuna eskuratu duten musikariak dira.

 

Beraien estiloan Texas-eko taldeen soinua da nagusi, elegantzia eta base erritmikoa ederki nahasten dituen estiloa. Baina beraien errepertorioan Chicagoko Bluesaren klasikoak ere badute kabida, beren estilora eramanak, konponketa impultsibo eta ausartak eginez eta energiaz eta potentzia erritmikoz beteriko abesti propioak ere badituzte.

Azken finean zuzenekoetara begira sorturiko taldea, musikari profesionalez osatua eta penintsulako edozein leku zein tamainatako sala eta club-etan jotzeko prestua, non zuzeneko talde apartaren izen ona irabazi duten, dibertsioz eta bitaminaz beteriko kontzertuak eskeiniz.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com