THE COMMITMENTS zuzenean Elgetan
Wilson Pickettenak dira In The Midnight Hour, Mustang Sally eta Take Me To The River. Otis Redding handiarenak Try A Little Tenderness, Mr. Pitiful eta Hard To Handle. Emakume ahotsen R&B-ak protagonista dira Aretha Franklinen (Chain Of Fools), Ann Pebblesen (Tina Turnerrek ezagutarazitako eta hamaika aldiz berrinterpretatutako I Cant Stand The Rain) eta Martha & The Vandellas taldearen (Nowhere To Run) eta Marvelettes (Destination Anywhere) talde gutxietsiaren bidez. Era berean, gai landuagoak biltzen dituzte, esate baterako, James Carren Dark End Of The Street auhen zoragarria.
The Commitments taldearen kontzertuak jai apartak dira, eta emanaldi guztiak dira filmean hain ondo islatzen den izpirituaren errebindikazio, jostaketaren eta adiskidetasunaren errebindikazio, soul & bluesaren eskutik.