THE HECKLER:Jazz hiritarra darion laukotearen bigarren emaitza

9 uztaila, 2007


Musikari hauek lantzen duten jazz berri izeneko molde honek bere alderdi harroaren atal bat ezkutatzen du ezustekoari eta pop edo rock arty eta abstraktuenarekin nahasteko: Bjork, Radiohead, Black Sabbatt eta The Pixies eredu berri bihurtzen dira korronte berri honen guruen eskutan, esate baterako, The Bad Plus eta Brad Mehldau taldeen eskutan, eta horretatik guztitik zerbait berez tartekatzen laukotean. Beren garaiko semeak dira, generoen arteko mugak lausotzen dituztenak, adierazpenaren bila, egiazko artea hatz puntaz ukituz, aldez aurretik eskuak garbitu gabe.
Juan Pablo Balcázar Gustavo Zalamearen (Kolonbia, 1951) unibertsora lerratzen da disko honetan, bere laukotearen bigarrena, hain zuzen ere. Musikari bakar gisa entzuten zaio THE HECKLER taldeari, jazzari, nahiz rock independente eta abangoardiako inprobisazio musikari zeharka begiratuz. Hiri handietako hotz gogorraren eta jostetarako klub ketsu txikiko bero laranjaren artean kokatzen ditu beren musikak, haiek benetako emozio bihurtzen dutena


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com