THE LUCILLES : Soul klasikoaren haragiztatze berria

2 apirila, 2013

The Lucilles bezalako fenomeno bereziak gerta daitezke halabeharra, kasualitatea, aldeko patuak eta lerrokatutako planetak egokiro bateratuta.

Haurtzaroan, Guadalajaran (Mexiko), neskato luzea eta baldarra izan zen Lucille, eta ezin ihes egin ziezaiokeen irrati-igorgailu arruntenetatik eskaintzen zuten musikari. Nerabezaroaren atarian, beraz, pop arruntena kontsumitzen eta dantzatzen zuen Lucillek, bertako folkloreaz gainera. Aitzitik, 60. eta 70. urteetan hazi zen gizona zuen aita, 50. urteetatik aurrera rock and rollak Mexikon bizi izan zuen loraldiaren lekukoa bera. Musika onaren zale porrokatua izanik, haren etxean une oro entzun zitezkeen lehen mailako gaiak, eta hori grabatuta geratu zen Lucillen gogoan eta bihotzean: Elvis, Little Richard, Buddy Holly, Credence Clearwater Revival, The Doors, Electric Light Orchestra etaThe Beatles.

2010. urte amaieran dutxan abesten zuen Lucillek…. eta orain musika beltzaren izen handiei –Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Etta James, Tina Turner, Sam Cooke, Jackie Wilson…– omenaldia egiten dien rhythm&blues talde sendo baten aitzinean ageri zaigu, kanta propioak eta bertsioak abestuz.

Horrela osatuta dago Sweet Soul Music Vol. 1 diskoa, soul musikaren historiako klasikoen bertsioez –ortodoxoak batzuk (I Can’t Turn You Loose, I Feel Good, Papa’s Got a Brand New Bag, Shake) eta hagitz pertsonalak besteak (Cupid, A Change is Gonna Come)- eta klasikotasunaren usaina darien konposizio berriez –A Runaway Gal, I Don’t Know, Oldie Goldie, New Life Running…-.

The Lucilles taldeak bere hondar alea jarri du soul klasikoaren haragiztatze berrian.

The Lucilles  hauek dira:

Lucille: kantaria

Aldo Cavaleiro: baxua

Angel Ramos: bateria

Davo García: giitarra

Richi García: gitarra

Pablo Castillo: teklatuak

Luisfran Bustos: tronpeta

Diego Jimenez: saxoak

Javier Tomeo: tronboia

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com