erritmo etnikoen eta jazzaren inprobisazioaren arteko ezkontza.

17 iraila, 2014

Tommy Caggiani salbuespena da jazzaren munduan. Jatorriz italiarra, munduko hainbat tokitan bizi izan da: Hego Amerikan, Estatu Batuetan, Belgikan eta, azken honetan, Penintsulako hainbat lekutan. Hortaz, musika kultura askotatik edana da, eta bera bezalakoa da bere musika: eklektikoa, heterogeneoa, erritmo eta soinuetan aberatsa, eskuzabala, baikorra, bizia eta alaia; bizitza ospatzen duen doinua, hitz gutxitan.

Musikoterapeuta da Tommy (Danimarkako Aalborgeko Unibertsitatean egina da Masterra), eta soinuarekin eta musika etnikoekin lotutako terapiei buruzko ikerketak egin ditu nork bere burua sendatzeko. Honenbestez, bere-berea duen “Perkusio Sendagarria” metodoa sortu du. 

Besteak beste, Maurizio Giammarco, Antonello Salis, Donald Alridge, Malik Yaqub, Bob Sands, Jerry González, Jorge Pardo, José Luis Gutiérrez, Javier Colina, Kepa Junkera, Baldo Martinez, Monastyr, New Mood Trío, Claudio Recabarren Trío eta  Javier Paxariño bezalako artista handiekin jardun du elkarlanean.

Talde italiarrekin eta espainiarrekin 30 diskotan baino gehiagotan grabatu eta gero, berea duen “TOMMY CAGGIANI THERION PROJECT” proiektuari ekiteko erabakia hartu du Tommy Caggianik. Caggianik berak onduak dira gai guztiak. Lan honetan agerian uzten du bizitzaren aurrean duen jarrera, agerian uzten ditu bere eskarmentua eta egindako bidaiak, eta agerian uzten du lortu egin duela erritmo etnikoen eta jazzaren inprobisazioaren arteko benetako ezkontza.

Gai bakoitza entzuleari kontatu beharreko istorio bat da. Esate baterako, “Salto del Chololo” gaiaren doinua ur-jauzi bateko ur tantek ondua da; “Branko y Admira” baladak Sarajevon babes bila zebilen eta tirokatuta hil zuten bikotearen maitasunaren inguruko benetako pasarte dramatikoa du oinarri; “Inner energy of Atacama” gaiak musikaren bidez adierazten digu nola barne indarrak eragin positiboa duen sendatzeko garaian; eta “Qysall” gaia, “Planeta askea” filmean oinarritua, gerrarik eta mugarik gabeko irudizko munduari emana da.

TOMMY CAGGIANI THERION PROJECT taldeak lehenengo diskoaren soinuak grabatu ditu, eta hazia da lana eszenatoki desberdinetan, halaber, Parisko Hiriko Jazzaldian eta Womex 2014 bezalako espazio ospetsuetan ezagutarazten.

Tommy Caggiani (bateria eta perkusioa), Fernando Sánchez (saxoak eta zeharkako txirula), Max Canalda (gitarra elektrikoa), Urko Peral (kontrabaxua era baxu elektrikoa)

Gonbidatu berezia : Fredi Pelaez (Hammond organoa)

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com