TRAKAS: pasahitza:groove
Ez da sekretua: jazz musikariak, antza, euren
gaien bertsio musikalak egitera kondenatuta daude, ezinbesteko dute
bizirauteko. Proiektutik proiektura, nortasun artega, aldakor eta betiere
interesgarriaren arrastoak uzten dizkigu Juan de Diegok. Lan honen izenburuak, Erbestea, halako garrantzia edo seriotasuna duen
zerbaiten aurrean egokituko garela pentsarazten digu, baina seriotasun hori
motelduta geratzen da umorez eta tentsio erritmikoez beteriko groove ukituei esker, betiere
ñabarduretan aberatsa den multzoan.
Agerikoak dira soul-jazz onenari, betikoari, egindako erreferentziak: ez da
ahalegin berezirik egin behar hard-bop
bazterrera utzi eta funkaren alde
egin zuen Donal Byrd, Horace Silver eta Lee Morgan gogora ekartzeko, hau da ,
itxurakeriarik gabe, itzulingururik eman gabe, groovearen adibide klasiko diren horiekin akordatzeko. Esparru
honetan eroso dabil Juan De Diego; izan ere, behin eta berriz ekartzen digu
gogora anaia Victorrekin batean burura eramaten ari den De Diego Brothers proiektuaren araberako Blue Note hotsa.
Juan de Diego tronpeta, flugela.
Jordi Matas gitarra.
Abel Boquera Hammond B3 organoa.
Caspar St. Charles bateria.
Dani Domínguez bateria Calçotsalda gaian.
Bartzelonako Nómada 57 estudioetan
2012ko urtarrilaren 25ean eta 26an grabatua.
Nahasketak Bartzelonako Nómada 57 estudioetan 2012ko otsailaren 23an eta 29an
eginak. Marco Rostagnok Bartzelonako Hitmakers Mastering estudioan 2012ko
martxoan masterizatua .