Travellin Brothers swing onenean
23 abuztua, 2011
Han eta hemen badira standards jotzen duten edo bluesaren baliabideak eta eraginak baliatzen dituzten taldeak, baina jazzarekin gertatzen den bezala, gutxi dira generoaren sustraiak proiektu pertsonal baten oinarri gisa bere egiten duten interpreteak.
Aurreko hiru diskoek harrera ona eduki ostean, Travellin’ Brothers seikote bizkaitarra abentura berri batean murgilduta dabil. Handira, taldearen ohiko errepertorioa orkestrarako moldatuta. Oraingoan haize sail garrantzitsua osatuta hamazazpi musikari izatera heldu den taldea. Ondo mamituta daukaten bluesari swing onena gehituz.
Albisteak