Travellin´Brothers Big Band

27 otsaila, 2012

. Diskoak 14 kantu biltzen ditu, horien artean Albert King, Willie Dixon, Ray Charles, B.B. King, Colin James edota Nick Ashforden bertsioak eta taldeak sortutakoak, eta taldearen jarraitzaileak harritutako utziko ditu. DVDan bi pista daude. Batean zuzeneko kontzertuaren grabazioa eta bigarrenean, ordubete pasatxoko dokumentalak Travelling Brothersen alderdirik gizatiarrena erakusten du, taldearekin erabat konprometituta dauden sei musikariren arteko adiskidantzazko harremana eta elkarbizitza, eta ikaragarrizko zintzotasun, naturaltasun eta apaltasunez egiten du, baita umore handiz ere.

200 minutu baino gehiagoko musika eta irudiekin etenik gabe. Bluesa lau aldeetatik, baina beren errepertorioan jazz, country, funk… bezalako estiloak ukituz, eta batik bat swing ugari.

 

1. Let’s Have a Natural Ball – Bizitasun handiz hasiko da kontzertua, Albert Kingen gai bat, Big Bandarentzako protagonismoarekin.

 

2. Into the Blue – Hauxe da beren lehen gaia. Abesti melodikoa, sentsibilitate handiz interpretatua, biolina nagusi. Tronpetak, berriz, errepertorio osoan alderik jazzyena ekartzen digu sordinarekin azkenean.

        

3. I Thank You – Beren bigarren gaia da hau, ukitu funkyagoa du honek, dantzarako egokiagoa. Elkarrizketa bizia benetan gitarraren eta haizezkoen sailaren artean bakarkakoen zatian.

 

4. C.O.D. — Albert Kingen beste gai bat, artista horrek eragin handia izan baitu bandan. Jatorria Chicagoko eskolan izanik, beren estilora eramaten dute ‘anaia bidaiariek’, ‘Texasko’ ukitua emanez  shuffle erritmo kitzikatzailearekin.

 

5. Hoochie Coochie Man – Klasikoa klasikoen artean, Willie Dixonek konposatu eta Muddy Wattersek ezagutzera emaniko gai handi hau, baina berrikuntza batekin oraingoan, Big Band moldaketa argitaragabea, bertsio bakar eta guztiz pertsonala bilakatzen duena. Bere unerik gorenera iristen Jonen ahotsa, piano eta gitarra bakarlari handiek lagunduta, intentsitateekin jokatzen badakitela erakutsiz, musikarien arnasa ere entzun daiteke batzuetan.

 

6. I Got a Woman – Jenioa jenioen artean, Mr. Ray Charles. Travellin’ Brothers taldeko kide guztiekiko komuna den musikari bat baldin bada, hori Ray da. Beste klasiko handi bat, publikoari gustatzen zaiona, biziki parte hartuz. Intentsitate puntu bat gora egiten du kontzertuak.

 

7. I Don’t Need No Doctor — Ray Charles the geniousen gaia hau ere. Abesti bikaina John Scofieldek orain dela urte gutxi berrikusia John Mayerren albumerako, hartan inspiratu baitira bertsioa egiteko garaian. Funk ukituarekin eta dantzarako egokia, ia rap moduko esaldiekin eta amaiera trinko eta biribila.

 

8. Payback Time — Alain Sanchok konposatua, 40. urteetako Music Hall-era eramaten gaitu swing honek. Maisu honek, bere konposatze trebetasunak erakusteaz gainera, saxofoi-jotzaile handia dela erakusten digu azkeneko bakarkakoan. ‘Mack the Knife’ren itzuleraz hitz egiten digu Jonek idatzitako letrak.

 

9. I Just Wanna Make Love to You — Willie Dixon handiaren abestia hau ere, Etta Jamesentzat konposatua. Gai honetan protagonismo berezia hartzen du koristetako batek, Izar Herranek, interpretazio bikain eta ezustekoa egiten baitu. Jatorrizkoak bainoa skoz ere ukitu funky-agoa du gaiaren moldaketak.

 

10. Midnight Train — Travellin’ Brothersek konposaturiko gaia, eta diskoko singlea seguru asko. Bidaia bat gauerdiko trenean, Estatu Batuetan kostaldez kostalde eramaten gaituena. Biolina, kontrabaxua, gitarra, pianoa, haizezko saila eta ahots erakustaldi bikaina, publikoa New Orleansen sakonenera garraiatzen duena, benetako dixie band, bai horixe.

 

11. Swing & Jive – Beren beste konposizio bat ageri da showaren puntu gorenean. Ezinbesteko abestia, bandaren himnoetako bat izaten hasi dena. Swing amorratuan erabat murgildurik, abesti polita jairako eta dantzarako, edozein pertsona aulkitik altxarazten duena. Rockety ukitukoa, Brian Setzer eta haren orkestra gogorarazten dizkiguna.

 

12. Sweet Little Angel — B.B. Kingek konposatu zuen berrogeita hamargarren urteen erdialdean, slow blues, Chicago estilo garbikoa. Gutxiagotik gehiagora, hasiera akustiko sotil eta inspiratua eta bizitasun handia amaieran, Big Bandek moldaketa eder batekin apaindua.

 

13. Rocket To the Moon – Hain klasikoa ez den klasiko baten bertsioa, Colin Jamesek 90. urteetan konposatua Little Big Bandekin zuen proiekturako. Letra sakona, inolaz ere, bakarkako gitarra, tronpeta eta tronboia, eta agurra, berriz, denak batera Bye Bye, Babe Bye Bye.

 

14. Big Band Theme — Travellin’ Brothersek oraingo honetarako espres konposaturiko abestia. Hain zuzen ere jotzen ari diren egun horretaz eta une horretaz hitz egiten duen letra, Big Banderi alegatua. Jazz ukitua, sentimendu handia eta amaiera izugarria duen abestia. New Orleanseko urte hoberenetan bezala, eszenatokitik atera eta beheko jarlekuetan murgiltzen da Big Band, dena emana dagoen publikoaren artean notak aireratuz. Amaiera bikaina arreta handiz landutako show honentzako, oso landua musika mailan, eta eszenaratze ikusgarria benetan.

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com