TRAVELLIN´BROTHERS & JUNIOR WATSON BAND zuzenean

19 ekaina, 2009

Ia hogeita hamar urteko eskarmentuarekin, musikari jantziaren egoera iritsi du Junior Watsonek bluesaren esparruan. Egun bere taldeko buru agertzen zaigu, baina curriculum oparoa du. 1997an The Mighty Flyers taldea fundatu zuen Rod Piazzarekin batean, eta hainbat disko grabatu zituen; ondoren urteak emango zituen Canned Heatekin batera jotzen. Zuzenean, Lynwood Slim, Big Mama Thorton, George Smith, Jimmy Rogers, Shakey Jake, Luther Tucker, Charlie Musselwhite, Kim Wilson eta William Clark bezalako blues maisuekin aritutako da.

Bidaiaren kontzeptua arras garrantzitsua da Travellin Brothers blues talde bizkaitarrarentzat. Bidaia fisikoa atsegin dute, ez baitira alferrik batetik bestera ezin konta ahala alditan mugitu, bluesman tradizio zaharrari jarraituz, errepidea bere egin dute, eta han-hemenka erakutsi odolean borborka duten bluesa. Baina bidaia musikala ere garrantzitsua izan ohi. Eta, akaso, helmuga finkorik ez, baina mugarriak egon ohi dira bidaia horretan, eta Red, Hot, Blue euren hirugarren diskoa mugarri izan liteke. Heldutasunaren mugarria

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com