TripTics. Vol. I-II

18 abendua, 2017

Horrenbestez,
disko honetako abestiak urtean zehar grabatu dira Oiartzungo (Gipuzkoa) Mecca estudioan, eta proiektuak eman dezakeenaren lagin
gisa aurkezten zaizkigu orain. Bi triptikoez osatuta dago diskoa.
Bakoitzak hiru kanta eta horietako baten berrikuspen bat jasotzen
ditu. Triptiko bakoitzak izaera ezberdin bat dauka estilo zein estetika
aldetik, baina Hibai Etxebarriak musikari ematen dion janzkera eta ukitua
gordetzen dute. Bi kasuetan emaitza
ikusgarria da, hala ekoizpenaren aldetik nola musikarien interpretazioaren
aldetik, eta molde ezberdinetako abestiak lantzeko Hibai Etxebarriaren gaitasun
aparta erakusten du.

Lehen
triptikoan eragin anglosaxoiak jaso ditu musikari gernikarrak, eta ia osorik
ingelesez abestuta dago. Hari moldaketa dotoreez apaindutako funk-soul doinuak
(Banned love), Bruce Springsteenen
eskolako rock amerikarra (In a dilemma)
eta pop-a (Invisible) aurkituko
ditugu bertan. Azken abesti horren italierazko bertsioak —Nebbia taldeko
Valentina Ridolfirekin abestua— osatzen du triptikoa.

 

Bigarren
triptikoan sustraietan murgildu da, eta Euskal Herriko folklore eta doinu
akustikoetara jo du bere alderdirik intimo eta pertsonalena. Abesti hauetan
Xabi Aburruzaga trikitilariak (Nire
lagunak
) eta etorkizun handiko Izaro abeslariak (Orratzak) lagundu diote, beste askoren artean.

 Hauek lehen
TripTics-ak dira baina gehiago datoz

 parte hartzaileak

 

Hibai Etxebarria Pianoa,
gitarrak eta ahotsa, Leire Berasaluze, Izaro Andrés, Valentina
Ridolfi
ahotsak, Haritz Laboa gitarra akustikoa, Gotxon
“Blues” Ereño
gitarra elektrikoa, Ander García baxu elektrikoa eta kontrabaxua,
Henar
Rodriguez
Hammond eta Rhodes, Xabier Aburruzaga trikia, Iraide
Ansorena
perkusioak, Carlos Sagi bateria, Naia
Mandaluniz
zeharkako flauta, Alfredo Varela saxo tenorea eta
baritonoa, Iñigo Cuenca & Jesús Bustos tronpeta, Aingeru Torre saxo altoa,
Noel Sacristán saxo tenorea, Jordi Arcusa tronboia, Maddi
Arana
biolin bakarlaria, Leire Hipólito, June Bergés, Pedro Aginaga,  Txabeli Sierra biolina I, Leire
Pikabea Tomás Ruti, Iraia Bereziartua
biolina II, Begoña Urtiaga, Mónica Peinó
biola, Pello Ramírez txelo bakarlaria, Itziar Lertxundi & Jokin
Garmendia
txeloa, Lerman Nieves kontrabaxua

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com