TXUMA MURUGARREN : l’homme, l’être, la maladie

11 uztaila, 2004


**Nire anaiaren kotxeko argiak (l’homme, l’être, la maladie)** izena izango du Txuma Murugarrenen hurrengo diskoak.

TEMPLAR & BIRDY musikariekin koprodukzioan egiten ari den diskoa da. Bizkaiko LRAD recording izeneko estudioan grabatzen ari da egun hauetan, eta irailaren bukaera alderako kalean izango da. Disko hau urrats berri bat izango da Txumaren ibilibidean.

2001ean Hegazkinen arima kaleratu zuenetik talde finkoaren ari da diskoetan eta zuzenekoetan. Oraingoan, ohiko musiakriez gain (Rafa Rueda, gitarra; Rafa Aceves, pianoa; Natxo Beltran, bateria eta Ekaitz Hernandez, baxua) soinu elektronikoekin esperimentatzen hasi da eta leku garrantzitsua izango dute hauek azken disko honetan.

Sasoi Ilunak taldearen garaia pasata, bakarka argitaratzen duen laugarren diskoa izango da hau.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com